sábado, 20 de febrero de 2016

ZER DA CURRICULUMA?

Irakasleak proposatu digun hurrengo lana Curriculumaren definizioa zehaztea izan da. Nahiz eta galdera erraza iruditu, ez da erraza definizio bat ematea, eta horregatik, irakasleak zenbait jarduera egiteko eskatu digu galderari hobeki erantzuteko. Jarduera horien artean, gelan taula bat bete dugu Curriculumaren inguruan, eta ondoren irakasleak bi irakurgai irakurtzeko eskatu digu.

Curriculum-a zer den definitzen hasteko, lau Curriculum mota daudela azaldu nahi izan dut:
Lehenengoa, Curriculum nulua, lantzen ez diren gaiei buruzko Curriculuma da, adibidez, sexualitatea, zoriontasuna,..
Bigarrena, Curriculum formala, adostuta dagoen Curriculum-a da, dokumentu ofizialetan idatzita dagoena, hain zuzen ere.
Hurrengoa, Curriculum erreala, Curriculumaren dokumentu ofizialetik praktikan jartzen dena da.
Eta azkenik, Curriculum ezkutua dugu, ofizialean ez datorren baina egiten direnen ingurukoa da; batzuetan positiboa da, adibidez, lan taldean aritzea eta beste batzuetan negatiboa, adibidez, sexismoa.

Lehenengo irakurgaia "El curriculum oculto visual: aprender a obedecer a través de la imagen" izan da. Tituluan agertzen den bezala, irakurgai hau curriculum ezkutuari buruzkoa da. Bertan, azaltzen da nola irakasleek curriculumean ez dauden zenbait ideia transmititzen dizkiete beren ikasleei; adibidez, gelan dauden artelanen bidez, uniformearen bidez, dekorazioaren bidez, eta abar. Izan ere, askotan konturatu gabe ikasleek zenbait ideia eta balore ikasten dituzte nahiz eta curriculumean ez agertu, bisualki. Gainera, idazleak adierazten du ezaguera hauek ezkutuak izan beharrean curriculumean agertuko balira, ikasleek ez zituztela barneratuko.

Bigarren irakurgaian, "Curriculuma", oso argi azaltzen da Curriculuma definitzea nahiko zaila dela, baina, irakurgaian bertan nola egituratua dagoen azaltzen da; Curriculuma, helburuei buruz, edukiei buruz, metodologiari buruz, baliabide didaktikoei buruz eta ebaluazioari buruz hitz egiten duen dokumentu ofiziala dela dio. Gainera, idazleak azaltzen du hezkuntzarekin zerikusia duen guztia (politika, psikologia, pedagogia, gizartea, baloreak,...) har dezakegula Curriculumaren oinarritzat.

Azkenik, gelan egindako ariketa interesgarri bat hemen zintzilikatu nahiko nuke Curriculuma zer den definitu aurretik, izan ere, jarduera guzti hauek definizio konplexu hori eman ahal izateko lagungarriak izan baitira. Gelan, Curriculuma zer den hobeto ulertzeko hurrengo taula hau burutu dugu:




Hau guztia kontuan izanik, Curriculuma zer den definitzen saiatuko naiz. Hasteko, esan beharra dago, definitzeko nahiko hitz konplexua dela, adituek era askotara definitzen baitute. Hala ere, ni guztiz ados nago Curriculuma testuarekin; Curriculuma edukiak, helburuak, metodologia, ebaluazioa eta abar jasotzen dituen dokumentu ofiziala baita. Beste era batera esanda, zer, noiz eta nola irakatsi eta ikasi behar den azaltzen duen dokumentua. Dokumentu hau hezkuntza ministerioak diseinatu egiten du eta ondoren, zentru bakoitzeko irakasleek beren gelan aplikatzen dute. 


Espero dut  Curriculuma zer den hobeto ulertu izana,


Mila esker!



lunes, 15 de febrero de 2016

Eskola Bizipenak & Heziberri

Lan hau burutzeko irakasleak proposatu digu idatzi eta partekatu dugun argazki elkarrizketa Euskal Herrian indarrean dagoen legearekin alderatzeko, hau da, gure eskola bizipenak legearekin konparatzeko. Horretarako, nire argazkiekin zerikusia duten legearen zenbait puntu aztertuko ditut ea kontraesanak diren edo bat datozen biak.

Hasteko, heziberrin irakurri dudan atal bat elebitasunari dagokiona izan da. Legean jartzen duenez, elebitasuna bultzatu behar da eta Haur Hezkuntzan bi hizkuntza ofizialak (Euskara eta Gaztelania) irakatsi behar dira. Hala ere, azpimarratuta dago Euskarari lehentasuna ematen saiatu behar garela hizkuntzen erabilera sozialaren desoreka berdintzeko. Halaber, hizkuntza ofiziala ez den hizkuntza internazional bat ere irakasten da. Ni txikia nintzenean, klase gehienak euskaraz ematen nituen. Hala ere, gaztelerako klaseren bat ere izaten genuen, eta Ingelesa ikasten hasi ginen Haur Hezkuntzako etapan. Beraz, orain lehen zen bezala jarraitzen du, izan ere, lehentasuna ematen zioten Euskarari erabilera sozialaren desoreka sahiesteko. Horrez gain, asko azpimarratzen da Curriculumean zehar hizkuntzen garrantzia, eta nik nire eskola bizipenean adierazi nuen zenbait liburu irakurtzen nituela hizkuntzaren hobekuntza bat lortzeko; izan ere, ni txikia nintzenean ere garrantzi handia ematen zioten hizkuntzari eta eleaniztasunari.

Ordutegiari dagokionez ere, Legeak dioena bat dator nire Eskola Bizipenekin. Haurrak pixkanaka sartzen joaten ginen eskolara eta irakasleen eta gurasoen arteko zubia sortzen zen. Horrez gain, legeak dio haurrek atxeden txandakatua izango dutela, eta ni txikia nintzela patioan jolasteko atxedena uzten ziguten. Orain, lehen bezala, haurrak 8 orduz egon daitezke eskolan; hala ere, familiei zerbitzu zabala eskaintzen diete.

Familiaren inplikazioaren aldetik antzekotasun handia somatzen dut. 19.artikuluan azaltzen den bezala, familiak eskubidea du haurraren eskola-hezkuntzaren jarraipena egiteko, eta nire Haur Hezkuntzako etapan ere horrela izaten zen. Horrez gain, artikulu beran azaltzen den bezala, nire Haur Hezkuntzako etapan jarduerak egiten ziren gurasoen eta familien parte-hartzea bultzatzearren eta eskolaren eta familiaren harremana hobetzearren. Ni txikia nintzela festak antolatzen ziren eta familia guztiak gonbidatzen ziren haurrekin egoteko eta beren parte-hatzea bultzatzeko. Beraz, antzekotasun handia du legean jartzen duenarekin.

Nire argazki-elkarrizketan agertzen den atal bat txangoak dira, beraien bidez elkarbizitza bultzatzea lortzen baitugu. Heziberrin, ez da txangoei buruz ezer adierazten, txangoak egitea eskola bakoitzaren esku geratzen baita. Hala ere, bai azaltzen da Curriculum-ean elkarbizitzarako konpetentzia. Izan ere, garrantzi handia du elkarbizitza sustatzeak; beraz, zerikusia du nire eskola bizipenetan aipatu nuenarekin. 

Erlijioaren aldetik, Legearen Bigarren Xedapen Gehigarrian agertzen da Haur Hezkuntzako bigarren zikloan erlijio-ikaskuntzak jasoko direla. Beraz, 4-5 urteko ikasleak erlijio klaseak izango dituztela adierazten da. Xedapen hau nire eskolako bizipenekin alderatzen badut, nik ez nituen erlijio klaserik jaso Haur Hezkuntzako etapan zehar; eta ezta ere Lehen Hezkuntzan, hauek borondatezkoak baitziren. Gai honen inguruan ezin dut askoz gehiago aipatu nire eskolan ez baitzen erlijiorik ematen. Hala ere, esan beharra dago Heziberri legearekin konparatuz aldaketa nabarmen bat dela lehen erlijioa ez ematea eta orain bigarren zikloan derrigorrezkoa izatea.

Curriculum formalari dagokionez, konturatu naiz orain bezala, lehen ere horrelako Curriculum bat jarrraitzen zutela irakasleek. Nahiz eta berdina ez izan, zenbait aldaketa egin baitituzte urteetan zehar, irakasleek Curriculum horren baitan ematen dituzte klaseak. Bertan, azalduta dago zein den beraiek burutu behar duten lana orokorrean, eta gero irakasle bakoitzak bere erara moldatu eta lan egiten du. Curriculum-a eskola guztietan eta urtero ezarrita dago, eta irakasle guztiek jarraitzen dute. Beraz, ni txikia nintzenean ere, Curriculum-aren arabera lan egiten zuten nire irakasleek; baina guztiz berdina ez zenez, zenbait desberdintasun ditu Heziberrirekin alderatuz

Hauek dira Heziberri nire eskola bizipenekin erlazionatu ditzakedan puntuak beste asko irakasleei zuzenduta daudenez, ez nintzen haien konsziente ni txikia nintzenean; beraz, ezin ditut alderatu.
Azkenik, esan nahiko nuke beste hainbat atal ere azaltzen direla Curriculum-ean. Hala ere, Curriculum-a irakasleei zuzenduta dagoenez, eta ni ikaslea nintzen aldetik, azaltzen diren puntu askoei buruz ezin dut gehiegi esan. Izan ere, nire eskola bizipenetan ez nuen horien berririk.


sábado, 13 de febrero de 2016

HAUSNARKETA

Didaktikako azken klase teoriko honetan (hilabete batzuk pasa arte), Irakasleak aurreko astean bezalaxe hausnarketatxo bat egitea eskatu digu. Hausnarketa klase honen ingurua izatea proposatu digu, eta horretarako, klasean, zenbait esaldi esanguratsu irakurri eta kritikatu ditugu. 

Klaseari hasiera emateko, Irakasleak esaldi bat irakurri du eta guztion hartean esaldiak zioena azaldu, eta ondoren, horren hausnarketa egin dugu. Jarraian, taldeka jarri gara eta bakoitzari esaldi bat eman dio irakasleak. Talde bakoitzak bere esaldiaren interpretazioa eta hausnarketa egin du eta gelakideekin konpartitu. 



Andrea, Irene eta niri  ''La educación es el pasaporte hacia el futuro, el mañana pertenece a aquellos que se preparan para él en el día de hoy'' (Malcolm X, 1925-1965) esaldia egokitu zaigu.  Beraz, esaldi honek dioena azaltzeari eta ondoren hausnartzeari ekin diogu. Gure iritziz, esaldi honek dio hezkuntza funtsezkoa dela haurrek etorkizun on bat izateko. Izan ere, guztiok izan dezakete etorkizun bat, baina hezkuntzarik gabe manipulatua izateko arriskua izan dezakezu. gainera, hezkuntzak arrazionalki zure erabakiak hartzeko aukera aparta eskaintzen dizu. Horrez gain, oso tresna bikaina da etorkizunean errekurtsoak izateko aukera ematen baitizu. Izan ere, hezkuntzaren laguntzaz lortzen dituzun errekurtsoak etorkizunean oso baliagarriak izan daitezke zuretzat. Azpimarratu nahi izan dugu zein baliotsua den etorkizunean, orain ikasitako guztia eta hezkuntzak ematen diguna. Beraz, guztiz ados gaude Malcolm X-ek esandako esaldiarekin, oso garrantzitsua eta lagungarria baita hezkuntza etorkizunean eta bizitza osoan  zehar. 


Talde bakoitzak bere esaldia irakurtzen ari zen bitartean,  konturatzen joan gara esaldi askotan hombre eta maestro hitza azaldu direla. Horrelako hitzek emakumeak baztertzen dituzte, genero maskulinoa erabiltzen baitute; eta irakasleak azpimarratu du, komenigarria izango litzakeela beste zenbait hitzengatik aldatzea. Generorik ez duten hitzak ere baditugu gure hizkuntzan eta ados gaude hobe litzakeela horrelako hitzak erabiltzea eta inor ez batertzea. Beraz, hitz horiek erabili ordez garrantzitsua iruditzen zait esatea ser humano eta docente erabitzea komenigarriagoa dela. 

Oso esaldi interesgarriak izan dira klasean landu ditugunak, adibidez, ikasleei hainbeste eduki irakasten saiatu ordez, eduki gutxiago irakastea baina eduki horienganako haurren interesa piztea errazago izango baita beraientzat interes hori izanda edukiak barneratzea. Horrez gain, azpimarratu dugu irakasleak sinestu behar duela irakatsi nahi duen hori, bestela ziurtasun eza transmititu egiten baitu. Hala ere, nahiz eta irakasleak ziurtasuna eduki behar duen haurrek berneratzea lortzearren, ikasleak ere entzun behar ditu, eta irakasleak jakin behar du berak dioena ez dela beti egia borobila eta batzuetan konfunditu ere egin daitekeela, inor ez baita perfektua.

Bukatzeko, Irenek bere Blog-ean aipatu duen bezala, oso erreflexio interegarria egin dugu gelan. Nahiz eta hezkuntzak askotan zailtasunak dituen, eta agintzen duen jendea duen bere gainean zailtasun horietako batzuk jartzen dituenak, esperatza izatea funtsezkoa da. Nire ustez, horregatik gaude ere magisteritza gradua egiten, hezkuntzan hobekuntzak egin ahal ditugularen konfiantza dugulako. Beraz, argi izan behar dugu esperantza ez dela galdu behar eta guk zenbait aldaketa eta hobekuntza egiteko aukera dugula etorkizunari begira. 

viernes, 5 de febrero de 2016

HAUSNARKETA



Gaurko klasearen amaieran, Irakasleak klasearen hausnarketa bat egitea proposatu digu; eta klasean ikusi eta ikasi dugunaren inguruko hausnarketa eskaini nahi dizuet hemen.

Klasea hasteko, Curriculum mota desberdinak definitu ditugu eta adibideak eman ditugu guk hobeto ulertzearren. Jarraian, Irakasleak zenbait bineta eta argazki erakutsi dizkigu. Horietako batzuk, bizi dugun errealitatearen inguruko binetak izan dira; eta beste batzuk, aldiz, komunikabideetan agertu izan diren iragarkiak dira. Helburua hauek komentatzea izan da eta hezkuntzarekin erlazionatzea; eta niri pertsonalki oso interesgarriak iruditu zaizkit. Izan ere, batzuetan ez gara konturatzen nolako jarrera izaten ari garen oso barneratuta ditugulako "gaizki" egongo lirateken jarrerak.

Ondoren, talde lana bultzatzearren, Irakasleak taldeka lan bat egite eskatu digu; eta lana, aurretik ikusi ditugun biñeta edo argazki antzekoak komentatzea eta horren inguruan geure hausnarketa egitea izan da. Talde bakoitzak tokatutako argazkiari buruz hitz egin du eta hezkuntzarekin edo errealitatean gertatzen denarekin erlazionatu du, beren hausnarketa guztiokin konpartituz.

Esan beharra dut, oso interesgarria eta baliagarria iruditu zaidala Irakasleak proposatutako klasea. Jarduera hauek balio izan didate konturatzeko batzuetan, konturatu gabe, ez dugula ongi jokatzen eta ez ditugula jarrera egokiak izaten; nahiz eta, batzuetan ahoz beste zerbait esan. Izan ere, ohartu naiz, batzuetan integrazioa, elkarbizitza, berdintasuna,.. eta horrelako hitzak oso erraz erabiltzen ditugula, baina, gero praktikan ez ditugula zenbait kasuetan praktikan jartzen.

Gainera, interesgarria iruditu zaidan beste puntu bat da, batzuetan besteak kritikatzeko erraztasun handia izaten dugula; baina ez garela konturatzen guk zer egiten dugun. Izan ere, batzuetan kritikatzen duguna geuk ere egiten baitugu; edo batzuetan, kritikatzen duguna baina okerrago.

Oso garrantzitsua iruditu zait bineta eta argazkiak hezkuntzarekin lotzea, horietako gehienak edo ia denak hezkuntza munduan ematen baitira eta aldatu beharko genituzte. Askotan, oso barneratuta ditugun jarrerak dira eta konturatu gabe izaten dugu jokaera hori; baina, hori aldatzen saiatu behar gara, eta horrelako klaseak interesgarriak iruditzen zaizkit gauza hauetan konturatu eta hausnatzeko.

Besterik gabe, hau izan da gaurko klasearen inguruan egin dudan hausnarketa eta zuekin partekatu nahi izan dudana.