viernes, 5 de febrero de 2016

HAUSNARKETA



Gaurko klasearen amaieran, Irakasleak klasearen hausnarketa bat egitea proposatu digu; eta klasean ikusi eta ikasi dugunaren inguruko hausnarketa eskaini nahi dizuet hemen.

Klasea hasteko, Curriculum mota desberdinak definitu ditugu eta adibideak eman ditugu guk hobeto ulertzearren. Jarraian, Irakasleak zenbait bineta eta argazki erakutsi dizkigu. Horietako batzuk, bizi dugun errealitatearen inguruko binetak izan dira; eta beste batzuk, aldiz, komunikabideetan agertu izan diren iragarkiak dira. Helburua hauek komentatzea izan da eta hezkuntzarekin erlazionatzea; eta niri pertsonalki oso interesgarriak iruditu zaizkit. Izan ere, batzuetan ez gara konturatzen nolako jarrera izaten ari garen oso barneratuta ditugulako "gaizki" egongo lirateken jarrerak.

Ondoren, talde lana bultzatzearren, Irakasleak taldeka lan bat egite eskatu digu; eta lana, aurretik ikusi ditugun biñeta edo argazki antzekoak komentatzea eta horren inguruan geure hausnarketa egitea izan da. Talde bakoitzak tokatutako argazkiari buruz hitz egin du eta hezkuntzarekin edo errealitatean gertatzen denarekin erlazionatu du, beren hausnarketa guztiokin konpartituz.

Esan beharra dut, oso interesgarria eta baliagarria iruditu zaidala Irakasleak proposatutako klasea. Jarduera hauek balio izan didate konturatzeko batzuetan, konturatu gabe, ez dugula ongi jokatzen eta ez ditugula jarrera egokiak izaten; nahiz eta, batzuetan ahoz beste zerbait esan. Izan ere, ohartu naiz, batzuetan integrazioa, elkarbizitza, berdintasuna,.. eta horrelako hitzak oso erraz erabiltzen ditugula, baina, gero praktikan ez ditugula zenbait kasuetan praktikan jartzen.

Gainera, interesgarria iruditu zaidan beste puntu bat da, batzuetan besteak kritikatzeko erraztasun handia izaten dugula; baina ez garela konturatzen guk zer egiten dugun. Izan ere, batzuetan kritikatzen duguna geuk ere egiten baitugu; edo batzuetan, kritikatzen duguna baina okerrago.

Oso garrantzitsua iruditu zait bineta eta argazkiak hezkuntzarekin lotzea, horietako gehienak edo ia denak hezkuntza munduan ematen baitira eta aldatu beharko genituzte. Askotan, oso barneratuta ditugun jarrerak dira eta konturatu gabe izaten dugu jokaera hori; baina, hori aldatzen saiatu behar gara, eta horrelako klaseak interesgarriak iruditzen zaizkit gauza hauetan konturatu eta hausnatzeko.

Besterik gabe, hau izan da gaurko klasearen inguruan egin dudan hausnarketa eta zuekin partekatu nahi izan dudana.

No hay comentarios:

Publicar un comentario