Jarduera hau egiteko eta gure eskola bizipenak, burmuinean gordeta ditugunak, berreskuratzeko "argazki elkarrizketa" bat egitea proposatu digute. Lan hau burutzeko, Haur Hezkuntzako etapako 10 argazki aukeratu ditugu. Honen bitartez, aurki dezakegu idazketa eta oroitzapenek gure garapenean duten garrantzia. Beraz, jarduera hau egiteko bi galdera aintzat hartu ditut:
Argazki hau lau urte bete nituenenekoa da. Bertan, nere familiarekin egin nuen ospakizuna ikus daiteke. Argazki honek pentsaaraztea egin dit eta haurrek horrelako ospakizunei ematen dioten garrantziaz jabetzen naiz. Garrantzitsua da oso familiarek denbora pasatzea tea horrelako ospakizunetan familia gehiena elkartzea lortzen dugu. Argazki honen bidez konturatzen naiz haurrenganako afektua zein garrantzitsua den, eta ez familiaren bidez bakarrik; irakasle izango garenok ere, elkarbizitza bultzatzearren, afektua eta goxotasuna eman behar diegu haurrei.
Argazki hau Haur Hezkuntzako etapan egindako txango bati deritzo. Argazki hau aukeratu dut garrantzitsua iruditzen zaidalako haurrei ezguerak erakusteaz gain, ondo pasatzen eta elkarbizitzen irakastea. Txangoek gauza asko ikasteko aukera ematen digute; batetik, haurrek denbora dezente igarotzen dute elkarrekin eta elkarbizitzen eta beraien arteko arazoak konpontzen ikasten dute, eta bestetik, gurasoengandik pixka bat banantzen eta bere kabuz zenbait gauza egiten ikasten dute. Gainera, beraien inguruan daudenak ezagutzeko aukera ematen dite. Horrez gain, zenbait txangoetan, mendian adibidez, zuhaitz desberdinak, txorien izenak, zenbait animali ikusi eta ekasteko aukera izaten dute. Nire ustez, maistra izango naizen aldetik, haurrekin txangoak egitea garrantzitsua da; elkarbizitzen hobeto ikas dezaten, eta eskolako geletan ez dauden zenbait gauza berri ikasteko aukera izan dezaten.
Hirugarren argazki hau aukeratu dut, Haur Hezkuntzako etapan egindako festa batekoa delako. Argazkian ikus daitekeenez, iñauteriak ospatzen ari gara eta urtero nire Haur Hezkuntzako etapan ospakizun bat egiten genuen Lehen Hezkuntzako ikasle guztiekin, gurasoekin eta irakasleekin. Eskolako patioan ospakizun handi bat egiten genue eta talde bakoitzak aurretik prestatutako dantza bat egiten zuen musikaren laguntzaz. Haurrei oso dibertigarria iruditzen zaie mozorroak egin eta janztea eta hau aukera bikaina iruditzen zait. Garrantzitsua da haurrak dibertsiorako momentuak edukitzea eta ondo pasatzeko aukera; eta ospakizun hauen bitartez lor daiteke hori. Haur batzuek gainera, lotsa galtzen dute horrelako ekintzak egitean eta irakasleek haurrak hobeto ezagutzeko ere balio izaten dute. Horrez gain. Leirek ospakizun bati buruzko bere argazkian esan duen bezala, eskolaren ea familiaren harremana bultzatzea lortzen da.
Aukeratu dudan argazki hau Donostiako Aquarium-era egin genuen txango bateko argazkia da. Txango honetan, arrain desberdinak ezagutzeko eta ikasteko aukera izan genuen, eta elkarrekin oso ondo pasatzeko aukera ere. Beste argazki batean aipatu dudan bezala, txagoak elkarbizitza bultzatzeko balio dute, eta haurrek elkarrekin ongi pasatzen ikasten dute. Horrelako txangoak garrantzitsuak dira haurren arteko harremanak hobetzeko balio dutelako; eta horrez gain, haurrak irakasleei kasu egiten ere laguntzen du. Haurrek ikasten dute ezin dutela nahi dutena egin eta elkarrekin eskutik helduta edo soka bati helduta joan behar direla. Beraz, noizean behin txango desberdinak egitea interegarria iruditzen zait haurrek asko ikasten baitute.
Erloju hau nik izan nuen lehenengo erlojua izan zen, eta erloju honekin ikasi nituen orduak. Lehenengo erlojua izan zenez, oraindik gordeta dut oso garrantzitsua izan baitzen niretzat. Zein ordu den jakitea orain oso erraz ikusten dugu baina haurrak garenean, hasieran, asko kostatzen zaigu erlojuen orratzak zein ordu adierazten duten jakitea. Irakasle bezala, lagundu egin behar diegu haurrei eta irakatsi behar dizkiegu horrelako gauzak; hasieran zailak iruditzen zaizkigulako, baina guztiz oinarrizkoak izango zaizkigulako gure bizitza osoan zehar. Irakasleak, saiatu behar gara ahalik eta ondoen oinarrizko ezaguerak haurrei irakasten, pazientzia osoz, beraiek guztiz barneratu ahal izateko.
Hurrengo argazki honetan Haur Hezkuntzako etapan gelan geunden bitartean ateratako argazki bat da. Argazki honetan ikusten denez, marrazki bat egiten eta margotzen ari gara. Niri beti gustatu izan zait marrazkiak egitea; nahiz eta, marrazkiak egiten oso ona ez izan. Nire ustez, haurrei margotzeko denbora emateak, lagundu egiten du bere garapenean eta beren kreatibitatea bultzatzen dugu. Haur gehienei gustatzen zaie margotzea, nahi dutena plasmatu dezaketelako egindako marrazkian. Horrez gain, gero eta gehiago marraztu, abilezia eta ahalmen handiagoa izango dute. Marrazkien bidez ere, irakasleek haurrak hobeto ezagutzeko aukera dute eta gauza berriak irakasteko aukera ere bai.
Azaltzen den argazki hau aukeratu dut bertan, pistinan agertzen naizelako eta garrantzitsua iruditzen zait azpimarratzea kirola egitea garrantzitsua dela txikiak garenetik. Txikiak garenean horrelako ekintzak egiteak lagundu egiten digute gure garapen psikomotorrean. Haurrek ekintza hauen bitartez gainera ondo pasatzen dute elkarrekin eta osasuntsuak hezitzea lortzen dugu eta beren garapena hobetzea. Beraz, irakasleek kirola edo horrelako ekintzak susatu behar dituztela uste dut; haurrak ongi pasatzen dutelako eta dibertitzen direlako eta gainera, beraien osasunean eta garapenean hobekuntzak eskaintzen ditu.
Argazki hau nik lau urte nitueneko argazki bat da. Argazki hau aukeratu dut garrantzitsua iruditzen zaidalako egunero-egunero haur guztiek denbora tarte bat izatea jolasteko. Konturatu naiz txikiak garenean nahi dugun denbora guztia uzten zaigula jolasteko; baina handitzen joaten garen heinean, gero eta denboa gutxiago izaten dugu jolastu edo gustuko ditugun gauzak egiteko. Nire ustez, eskolan gero eta eduki gehiago joaten dira irakasten eta denbora gero eta gutxiago uzten dute haurrek jolasteko. Irakasle moduan, pentsatzen dut haurrei jolasten eta ondo pasatzen uztea funtsezkoa dela; bestela, haurrek ez dute eskolara joan nahiko eta joan behar direnean, ez dira gustura joango. Gainera, eduki gehiegi erakusten saiatzen bagara, eta ez badiegu denboratxo bat jolasteko uzten, nekatu egingo dira eta ez dute arretarik jarriko.

Liburu hauek aukeratu ditut, ni txikia nintzela liburu hauekin (beste batzuen artean) irakurtzen ikasten nuelako. Asko gustatzen zitzaidan marrazki asko zituzten liburuak irakurtzen saiatzea; eta liburu hauek, animalien marrazkiez beterik daude. Horrelako liburuekin, irakurtzen ikasteaz gain, animali desberdin asko ezagutzeko aukera izan nuen; eta horregatik, oraindik nire apalean ditut gordeta liburu hauek. Hauen tankerako liburuak irakurtzen oso momentu honak igaro ditut nire gurasoekin, asko gustatzen baitzitzaizkidan liburuak irakurtzea. Nire ustez, garrantzitsua da irakasleentzat haurrei irakurtzeko gogoa piztea, haurrek irakurtzen asko ikasten baitute.
Kaixo Eider!
ResponderEliminarAsko gustatu zait liburuei eta txangoei dagokienez esaten duzuna. Zurekin guztiz bat egiten dut irakasleek dituzten zereginen artean, aisiarekin zerikusia duten hauen garrantzia azpimarratzearekin!
Gainera, nire blogean idazteko oso ideia ona eskaini egin didazu, pasa zaitez Olentzerori buruz diodana irakurtzera, nahi izanez gero.
Milaesker zure bizipenak gurekin elkarbanatzeagatik, Eider. Benetan gustura irakurri dut zuk idatzitakoa. Oso interesgarria egin zait haurraren garapen psikomotorra aipatu izana, honi garrantzia eman behar zaiola deritoz eta.
ResponderEliminarGainera, izugarri gustatu zait zure lehen ordularia erakutsi izana, orduak ikastea ikaskuntza garrantzitsua eta konplexua izan ohi da eta norberak bere ordularia izateak asko motibatu dezake!
Arratselde on Eider!
ResponderEliminarAldez aurretik, eskerrik asko zure oroitzapenak gurekin konpartitzeagatik. Zurekin bat nator afektuari buruz hitz egiten duzunean, irakasleekin lortutako harremana ere funtsezkoa da adin horretan, bai horixe!
Halaber, oso ados nago erlojuaren gaiarekin, pazientzia asko izatea funtsezkoa da, nirekin izan zuten gaixuak... orduak ikasten denbora asko behar izan nuen eta! :P
Zorionak egindako lanarengatik!
Milesker Eider zure lanagatik.
ResponderEliminarElementu asko azpimarratu dituzu egindako idatzian maistra bezala sortzen ari duzun identitatean eragina izango dituztenak. Ezberdintasunik ikusi al dituzu klasekideek sortzen ari dituzten maisu-maistra identitatekin?
Mila esker.
EliminarZure galdera erntzutearren, nire ikaskideen zenbait Blog irakurri ditut eta konturatu naiz gehienok txangoen eta elkarbizitzaren garrantziaz jabetu garela. Horrez gain, azpimarratu nahi izan dugu irakurtzearen eta margotzearen garrantzia; izan ere, haurren garapenenean eta haurraren kreatibitateari dagokionez oso lagungarriak baitira. Festen inguruan ere hitz egin dugu, haurrek ondo pasatzeko momentuak izatea funtsezkoa iruditzen zaigulako. Hala ere, Andrearen Blog-a irakurtzean, konturatu naiz higieneari eman dion garrantziaz, eta oso garrantzitsua iruditzen zait berak azpimarratu duena; haurrak oso azkar har dezaketelako edozein birus eta funtsezkoa da haurrei higiene arauak txikitatik irakastea.