Duela zenbait egun, Aingeruk irakurgai bat egotzi zigun talde bakoitzari. Talde bakoitzak irakurgai bat irakurri behar genuen eta ondoren ikaskideen aurrean azaldu aurkezpen baten bidez. Aurkezpena egiteko gure taldeak PowerPoint bat erabili zuen euskarri audiobisualtzat.
Egotzi zitzaigun testua "EL Currículo de educación infantil como un tejido de experiencias, relaciones y saberes" izan zen. Testu nahiko filosofikoa denez, kosta egin ziztaigun ondo ulertzea eta aurkezpena nola egin zehaztea, baina aurkezpena egitean ikaskideek ondo ulertu zutela adierazi ziguten. Beraz, alde horretatik pozik gaude gure aurkezpenarekin. Horregatik, guztiokin partekatuko dut hemen:
El
Currículo de educación infantil como un tejido de experiencias, relaciones y
saberes
Haur Hezkuntzako Curriculuma bizipen, harreman eta jakintzen sare gisa
Ireneri azalpeneko lehen zatia egokitu zitzaion, eta honetan Curriculuma komunitate batetik sortzen dena dela ikasi eta azaldu zuen, komunitate propiorako eraikia. Beraz, integratzailea izatea bilatzen dute, denon ezaugarriak kontuan hartuz eta inor alde batera utzi gabe.
Honela, munduarekin harremana izatea bilatuz eta denon arteko elkarrizketa anitzen bidez, asko ikasi daitekeela diote idazleek. Argi geratzen da, beraz, konpetentzia edo betidanik ezagutu ditugun edukiak azaldu baino, Curriculumak ikasteko gogoa piztu eta jakinmina edota sormena bultzatu behar dituela (Haur Hezkuntzan guzti hauek dituzten garrantzia funtsezkoa da).
Elkarrizketatik ikaste asko bereganatu ditzakeegula esaten du testuak, forma ezberdinak baitaude, guztiek pentsaera eta hitz egiteko edo galdetzeko modu desberdinak aberasgarriak direlako eta azkenik galderek gure ikasteko gogoa piztu dezakelako.
Jarraian, Haur Hezkuntzan ikasteko eta izateko esperientzia ahalbidetzen duten lau ardatz azaldu genituen. Nik lehenengoa azaldu nuen, gero Andreak bigarrena, Axierrek hirugarrena eta azkenik, Leirek laugarrena eta testua irakurri eta gero ateratako ondorioak azaldu zituen.
1. IZATEAREN ZENTZUEN BILKETA
Idazleen ustez identitateak izatearekin du zerikusia. Eta, ez dago determinatua; bazik eta, esploratu eta kuestionatu behar dugun alderdi bat dela diote. Horretarako, beste pertsonez baliatzen gara eta gure burua hobeto ezaguntzen dugu, hau da, beste pertsonekin harremanduz gure burua hobeto ezagutzen joaten gara.
Izatearen zentzuen bilakaerak lagundu egiten digu plazarazten eta elkarbanatzen pertsonek dugun anizkoitasuna. Pertsona guztiak desberdinak gara eta idazleen ustez desberdintasun horiek garrantzitsuak dira eta ospatu behar ditugu.
Idazleek azpimarratzen dute identitatea ez dela aurkitu behar dugun zerbait edo gure bizitzan zehar markatzen diguna, baizik eta asmatu edo berregin dezakegun zerbait. Honen bidez, gu norbaitez maitemintzen gara, eta konturatu egiten gara pertsona horrek zer ekarpen egiten du gugan eta zerk balio digun guri bizitzan zehar aurrera jarraitzeko.
2. ELKARRIZKETA KULTURALEN ERAIKUNTZARA ERAMATEN GAITUEN HIZKERAN OINARRITUTAKO BIZITZA
Andreak, ondoan dagoen diapositibari buruz hitz egin zuen.
Honek dio, elkarrizketa curriculumaren ardatza dela, eta honek norberak bere buruarekin, gelakideekin, eskolarekin, ingurune sozial eta kulturalarekin, eta orokorrean, mundu osoarekin komunikatzeko aukera ezinhobea eta funtsezkoa ahalbidetzen digula. Elkarrizketak (curriculumaren ardatza) ezagutzak sortzen laguntzen du. Beraz, ikasgela leku ahalbidetzailea da, komunitate bat bihurtzen da eta bertan hausnarketari, elkarrizketari eta trukaketari ekiten zaio. Halaber, gune atsegin horretan ikasleek elkarrekintzaren bidez identitate pertsonalak sortu edo birsortzeko aukera daukate, baita ezagutzak bereganatzeko ere.
3. CURRICULUMA BIZIPEN ETA JAKINTZEN INTEGRAZIO GISA
Axierri egokitu zitzaion atala ondorengo hau da jarraian dugun diapositibaren laguntzarekin, bertan, curriculumaren inguruko beste ikuspegi bat azaltzen da, zeina zurruna eta aldez aurretik markatutakoa izan beharrean, unean uneko behar eta egoeretara moldatzen dena proposatzen den. Curriculuma eraikitzeko bide honetan ez dira arazoak saihestuko, baizik eta hauek ongietorriak izango dira eta hauek kontuan hartuz curriculum jasoago bat sortuko da, horregatik ziurgabetasunarekin jokatu behar dugu eta ez soilik zerbait finkoa dugunean helburu bezala hartara jo. Horregatik, dugu esaldi hau: "pentsatzea eta ezagutzea ez da egia absolutura iristea, ziurgabetasunarekin aritzea baizik".
4. ALFABETISMO ANITZAK
Leireri azkeneko bi atalak azaltzea egokitu zitzaion, horretarako testuan behin eta berriro harremanei eta elkarrizketei ematen zaien garrantzia azpimarratu zuen, esperientziak jakintzekin eta pentsamenduak afektuekin lotzea ezinbestekoa dela azalduz.
Jarraian gure taldeak testu hau irakurrita atera zituen ondorioak azaldu zituen; hasteko, testua ulertzeko zailtasun batzuk izan geniituela aipatu zuen, baina behin eta berriz irakurriz eta honen inguruan hausnartuz, Curriculumaren inguruko beste ikuspegi bat eman digula ondorioztatu dugu. Orain arte, Curriculum hitza entzutean dokumentu ofizial bat etortzen zitzaigun burura, helburuz eta edukiz betea, orain, berriz, askoz aratago doan zerbait dela uste dugu. Denon artean eta denontzat sortua den zerbait dela argi dugu, gainera, edozein unetan, edozein gauzekin ikaskuntza bat eman daitekeela ere ikasi dugu. Izan ere, ezinbestekoa da argi izatea ikaskuntza dokumentu bat baino askoz gehiago dela.