Gaurko
klasean, Aingeru eta Begoñak Txokoetan Oinarrituriko Metodologiari buruz hitz
egin digute. Horretarako, hasieran, gaiaren inguruan zer dakigun galdetu
digute, eta talde bakoitzak bere usteak/jakintzak plazaratu ditu. Honakoa da
Axier, Leire eta hirurok txokoei buruz genekiena: Gela txoko ezberdinetan
antolatua dago, eta ikasgela talde ezberdinetan antolatua (ikasle kopuruen
araberakoak, normalean 4-5 ikasle bitartekoak). Txoko bakoitzak izen bat dauka,
eta bertan, ekintza ezberdin bat jorratzen da.
Ariketa
honekin amaitutakoan, Begoñak bere eskolako bideo eta argazki batzuk erakutsi
dizkigu, zeinak Txokoetan antolaturik dauden. Hauetatik atera dugun ikaskuntza
nagusiak dira: Hasteko guk orainarte ezagututakotik urrun dagoela ikusi dugun
eredua; bigarrenik, ez dagoela talde finkorik, baizik eta maiztasunez doazela
taldeak aldatzen; gainera, ikasi dugu txoko bat haurrentzako erakargarria ez
denean edota erakargarria izateaz uztean, bertako materiala berritzen dela;
honetaz gain, ikasleak askatasuna du nahi duen txokora joateko; haurrek nahi
duten txokoan nahi adina denbora egon daitezkeela jakin dugu, baldin eta ez
badute behin eta berriro ekintza bera errepikatzen (mekanizista); adibide
honetan gela bakoitza txoko bat dela jakin dugu, zeinak bere barnean
azpitxokoak dauzkan. Ondorio orokor bezala esan dezakegu, Txokoekin
Oinarritutako Metodologia era ezberdinetan jorra daitekeela eskolaren arabera.
No hay comentarios:
Publicar un comentario