lunes, 7 de marzo de 2016

PROIEKTUETAN OINARRITUTAKO IKASKUNTZA

Gaurko klasea proiektuei Haur Hezkuntzako zenbait geletan martxan jartzen diren proiektuei buruzkoa izan da. Klasea hasteko, irakasleek proiektuetan oinarritutako ikaskuntzaren berri dugun aurreiritzia jakin nahi zuten. Horretarako, hiruko taldeetan banatu gara eta gure artean proiektuei buruz dakiguna plazaratu dugu. Axierrek, Andreak eta nik ez genekien gehiegi metodo honi buruz, baina argi genuen metodologia desberdin bat dela eta proiektu baten garapenean oinarritzen dela. Izan ere, zenbait eskoletako geletan proiektu bat martxan jartzen dute ikaskuntza mota desberdin asko erabiltzeko aukera baitago, betiere Curriculuma errespetatuz.

Irakasleek proposatutako beste galdera bat izan da ea zer falta zaigun metodologia honi buruz ikasteko. Lehen aipatu dudan bezala, guk ez genekien gehiegi ikaskuntza mota honi buruz; nahiz eta proiektu baten ganapenean onarritutako ikaskuntza bat dela jakin, ez genituen garbi zeintzuk diren proiektu hauen zehaztapenak eta nola funtzionatzen duten.

Jarraian, proiektu hauei buruz gehiago jakitearren, Begoña irakasleak eskola bateko bi kasu praktiko erakutsi eta azaldu dizkigu. Lehenengoa, bost urteko haurren gelan zegoen gabezia batez sortutako proiektu bat izan da. Haurrek egutegi baten falta sumatu zuten eta irakasleak proposatu zuen beraiek eraikitako egutegi bat egitea bakoitzak; horren bidez, zenbakiak, hilabeten izenak (hainbat hizkuntzatan), jaiegunak, urtebetetzeak, urtaroak,.. eta beste hainbat gauza lantzeko aukera izan zuten. Haur bakoitzak bere egutegia sortu zuen eta hilabete bakoitzean urtaroaren araberako marrazki bat egin zuen.

Bigarren proiektua, haurrei berezko interesa pizten zien gai bat hartuz egin zuten proiektu bat izan zen. Proiektu hau futbolari buruzkoa izan zen eta arlo guztietan lantzeko aukera bikaina izan zen, Izan ere, matematika landu zen zenbakien bitartez, beste arlo batean lanbideak, eta abar. Proiektu honen helburua futbolaren inguruko hiztegi zabal bat jorratzea izan zen. Haurrek hitz asko ikastea lortu zuten eta gainera, beste gelakideekin partekatu zituzten (beste gelakideek ere beren hiztegia partekatuz).

Proiektuetan oinarritutako metodologia honetan sormena lantzen da eta gauza oso baliagarriak ikasteko aukera ematen die; horrez gain, arlo guztiak hartzen dira kontuan. Beti ere, haurren interesetan oinarrituta.

Gue taldeak solastu ondoren, adostu dugu oso interesgarria den metodologia bat iruditzen zaigula. Honen bitartez, haurren interesa pizteaz gain, gai baten inguruan asko ikasteko aukera ematen baitu. Iruditzen zaigu etengabe fitxak erabiltzea baina askoz baliagarriagoa dela eta haurrak interes handiagoa erakusten dutela. Beraz, gustatuko litzaiguke etorkizunean proiektuetan oinarritutako ikaskuntza jorratzea gure irakasle lanetan.

No hay comentarios:

Publicar un comentario